Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema Giza Eskubideen Zinemaldia

Iragandako ekitaldia

Tabakalera

4 €

Hizkuntza: ingelesa
Azpitituluak: gaztelania
106 minutu

Ernest Cole: Lost and Found Giza Eskubideen Zinemaldia © Ernest Cole
  • Frantzia-AEB.
  • Zuzendaritza: Raoul Peck.
  • Ekoizpena: Tamara Rosenberg, Raoul Peck / Velvet Film, Velvet Film Inc.
  • Ekoizpenkidetza: ARTE France Cinéma.
  • Gidoia: Ernest Cole, Raoul Peck.
  • Argazkia: Wolfgang Held, Moses Tau, Raoul Peck.
  • Musika: Alexeï Aïgui.
  • Muntaketa: Alexandra Strauss.
  • Ahotsa: Lakeith Stanfield.

Ernest Cole argazkilari hegoafrikarra lehena izan zen apartheidaren izugarrikeriak munduari erakusten, 1967an argitaratu zuen House of Bondage liburuarekin, 27 urte zituela. Atzerriratu egin behar izan zuen, eta bizitza osoa Europan eta New Yorken eman, egonkortasun pertsonal eta profesionalik inoiz aurkitu gabe. Raoul Peckek haren bizitza kontatzen du artista gisa, baita haren amorrua ere, Hegoafrikako erregimenarekiko Mendebaldearen isiltasun eta konplizitatearen aurrean. Suediako banku baten kutxa gotorrean Coleren obraren 60.000 negatibo ustekabean aurkitu izana da dokumental honen abiapuntua, eta bere figuraren aldarrikapenaren hasiera.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...