Hizkuntzak
Pío Baroja: Literatur postalak
Iragandako ekitaldia

Pío Baroja idazlea (Donostia, 1872) jaio zenetik 150 urte igaro direla eta, haren jaioterriak erakusketa hau antolatu du, beste ekitaldi batzuen artean; bertan, haren liburuetako pasarte batzuk elkarturik agertzen dira bera bizi izandako edo bere liburuetan jasotako tokien gaur egungo argazkiekin; gainera, haren liburuen lehen edizioetako batzuk ere ikusgai daude.
Erakusketako argazkiak Baroja & Yo bildumako 26 liburuetako azalak eta barneko postalak ilustratzeko erabili ziren, zeinetan autore ezagun batzuek donostiar eleberrigilearekin duten literatura- edo bizi-harremana kontatzen duten.
Argazkia, testua eta helbidea dira postal baten hiru osagaiak; hiru osagai horiexek daude ikusgai erakusketa honetako irudietan, Pío Baroja malenkoniatsuaren urtarorik gogokoena, udazkena alegia, «uda motel, leun, berantiar» hori, ate-joka dugun honetan.