Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak Literaktum

Iragandako ekitaldia

Intxaurrondo K.E.

ane pikazaren irudia Literaktum

Zineman protagonista izan den literatura pertsonaia da Drakula eta bere inguruan sortutako unibertsoa, bertsioak, pertsonaiak, iruditeria...

Odol-xurgatzaile pertsonaia mitikoa, bere erotismo eta misteriozko aureola, oso presente egongo da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen eta Fant Bilbaoren eskutik datorren erakusketa honetan.

Horretarako, komikiari, ilustrazioari eta diseinuari lotutako 24 emakume artistak, bai ezagunak eta bai talentu berriak ere, fantasiazko generoaren funtsezko ikono horretan inspiratutako irudiak egin dituzte, Bram Stoker-en betiereko «Drakula» izenekoari begira.

Higinia Garay, Quan Zhou, Raquel Alzate, Laura Pérez, Josune Urrutia, Ane Pikaza, Irene Márquez eta Conxita Herreroren lanez gain, Carla Berrocal, Natacha Bustos, Olga de Castro, Sara Bea Delgado, Genie Espinosa, Ana Galván, Susanna Martín, Raquel Meyers, Klari Moreno, Mamen Moreu, Mireia Pérez, Miriam Persand, Ana Oncina, Ana Belén Rivero, Clara Soriano eta Sandra Uveren arte banpiriko berriaz gozatu ahalko da.

Erakusketaren harira, azaroaren 17an Borja Crespo eta Josune Urrutia komisarioek dinamizatutako bisita gidatua, kontzertua eta solasaldia izango dira.

Deskargak

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...