Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak

ots. 17 - mar. 3 2025

Okendo K.E.

Hizkuntza: ele bitan

juan gracia colás

Juan Gracia Colás politikariari buruzko erakusketa Liburutegiko atarian dago.

Juan Gracia Colás Bilbon jaio zen 1891n. 12 urte besterik ez zituela, Partido Socialista Obrero Español (PSOE) alderdian afiliatu zen, eta 1920an Bilboko Udaleko zinegotzi izendatu zuten.

1936an, Jose Antonio Agirre lehendakaria buru izan zuen lehen Eusko Jaurlaritzako Gizarte Laguntzako kontseilari izan zen, Agirrerekin harreman bikaina izanik. Sailburu kargua hartu zuenetik, tropa faxistek Gipuzkoa okupatu zutenean Bizkaira iritsi ziren gipuzkoar errefuxiatu andana antolatu eta lagundu zuen. Era berean, bere agintaldian 20.000 haur-ebakuazio baino gehiagoren antolaketaz arduratu behar izan zen, lan hau oso modu eraginkorrean eginez.

Gracia Colás 1941ean hil zen Parisen, naziengandik ihes egiten saiatu ondoren.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...