Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak

Iragandako ekitaldia

Okendo K.E.

Hizkuntza: ele bitan

Irudimenari irekia dagoen erakusketaren irudi bat

Liburutegiko sarrera

Zuhaitzen forma bitxiei eskainitako erakusketa. Argazki sorta honetan bisitariak bertan parte hartu ahal izango du, animalia baten edo giza aurpegi baten silueta bereziak aurkituz. Mendiko ibilaldi luzeetan, naturak emandako forma arrotz eta aldi berean erakargarri ugarietan inspiratutako lana da hau. Animalien, gizakien edo bakoitzak irudikatu nahi duenaren aurpegien antzeko irudiak topatu daitezkelako ematen dio bilduma honi titulua.

Egileak Euskal Herriko mendi eta baso gehienak bisitatu ditu, pagadietan arreta berezia jarriz eta bere argazki gehienak bertan eginez. Autoreak denbora asko eman du irudi horiek jasotzen. "Pagadiak oso hostotsuak dira eta argia ez da beti nahi bezala sartzen; ondorioz, argipuntu egokiarekin bat egitea ez da beti erraza izaten" dio egileak.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...