Hizkuntzak
Irabazi Arte Aitziber Alonso, Nerea Loiola
Erakusketak
Literaktum
Erakusketa honetan, euskarazko lehen komiki digital interaktiboa aurkezten da: EITBren Irabazi Arte!. Aitziber Alonso ilustratzaileak ondu du telesail arrakastatsuan oinarritutako erakusketa. Komikia EITBLab, eduki berrien laborategiak, sortu du; testuak Nerea Loiolak idatzi ditu, eta ilustrazioak Alonsorenak dira.
Irabazi Arte! telebistatik haratago doan fenomeno bilakatu da, emakumeen rola kirolean indartzen lagundu duen serie multiplataforma. ETB1eko telebista-emanaldiez gain, EITBren YouTube kanalean eta Go!azen-en aplikazioan eskaintzen da fikzioa. Atal guztiak eta komikia bera eskuragarri daude EITB Nahieran, PRIMERAN eta MAKUSI plataformetan.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...
-
Formatu txikiko Pintura eta Eskultura I. Lehiaketa Gipuzkoako Artisten Elkartea
abe. 20 - urt. 25
Erakusketak