Hizkuntzak
Hemen dragoiak daude Mikel Otxoteko
2023 ira. 20 - 2024 urt. 7 • Asteartetik igandera: 10:00 - 20:00 (Azaroaren 1etik aurrera: 10:00-19:00)
Sarrera librea

Hemen dragoiak daude erakusketa Mikel Otxotekok 2019an hasitako ikerketa artistiko baten emaitza da. 1970eko hamarkadan Margarita Olazabal bere amak Ternuako eskualde subpolarrean super-8an egindako grabazioak biltzen ditu eta erakusketa osatzen duten lanek euskal enpresak iparraldeko uretan eta lurraldeetan, eta zeharka Karibean, izan dituen eragin eta ondorio zuzenen berri ematen dute, baliabideak eta eskulan merkea salerosteko eta ustiatzeko sistema konplexu baten barruan.
Erakusketa honekin Artea abian ekimena laugarren ediziora iritsi da. Programa honen bidez Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak laguntza eta babesa eskaini nahi diete, beren ibilbide profesionalaren lehen urteetan egonik, beren obraren aurkezpen monografiko bati heltzeko behar adinako esperientzia duten artistei. Helburu nagusia zera da, artista horiei gune instituzional batean edo museo batean lehen erakusketa indibidual bat egiteko aukera ematea, arte plastikoen eta ikusmen-arteen testuinguruan nabari den premia bati erantzun bat eman nahian, artisten erakusketetarako guneak eta aukerak abian jarriz.
Antolatzailea
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...
-
Irregulartasuna indarkeria anizkoitza eta deszentralizatua da Emigrad@s
aza. 7 - abe. 10
Erakusketak