Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

HAU: Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa eta erakusketa HAU: Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa eta erakusketa

2022an, bostgarren urtez jarraian, San Telmo Museoak Bitamine Faktoriak antolatutako HAU: Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiketarekin bat egin du, eta lehiaketara aurkeztutako 27 proiektuen arteko irabazleak eta beste hainbat lan erakusketara ekarri ditu museoak. Lehiaketako deialdi honetan gatzontzia objektua berraztertzea proposatu da, sukaldean eta mahaian gatza gordetzeko erabiltzen den ontzia.

Lehiaketako honako honako lanak ikus daitezke erakusketan:

  • Desocupación del cilindro salero (proposamen irabazlea) - Pedro Galdon.
  • Harreman (proiektu finalista) - Oier Bengoetxea, Jon Larrucea, Mark Zabaleta.

  • Zain (proiektu finalista) - Natale Armendariz, Ane Ozkoidi, Itziar Sánchez.

  • Zorro-gatz  (proiektu finalista) - Pablo Álvarez, Adriana González.

  • Eskama - Maite Txakartegi, Haizea Aranbarri, Karmele Olariaga.

  • Errota - Saroa Azkarate, Ainhoa Maurolaglitia, Enara López.

  • Lauwood - Gaizka Basterrechea.

  • Xalau - Naroa Chaves, Maialen Delgado, Elisabeth Pérez.

Deialdi honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein batean berreskuratzea ekar lezake; bestetik, objektu tradizionalak egokitzera, berritzera eta berrinterpretatzera bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik. Horrela, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira eta diseinu alorrean ikerketa ildoak eta ekintza eremuak zabaltzen dira.

Antolatzailea

Bitamine Faktoria

Laguntzailea

San Telmo Museoa, Aranzadi Zientzia Elkartea, Mondragon Unibertsitatea, EIDE

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...