Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema

Iragandako ekitaldia

Aiete Kultur Etxea + Okendo Kultur Etxea

goya-hellboy Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Stéphane Levallois

Afundación – Obra Social ABANCAren erakusketa honen komisarioa Asier Mensuro da, eta bi egoitzatan banatuta egongo da ikusgaia: Okendo Kultur Etxean eta Aiete Kultur Etxean.

Stéphane Levallois (Paris, 1970) artista entzutetsuak Goyaren ikonografia fantastikoaren inguruko gogoeta proposatzen du: Pradoko Museoan dauden pintura beltzak, Lázaro Galdiano Museoan ikusgai dauden Akelarreen oliozko pinturak… Horiei munstro garaikidea txertatu die. Mike Mingnolak sortutako Hellboy. Levallois Goyaren iruditegira gerturatzen da bere 72 irudi eta bideo batean, zeinetan artista aragoiar gor handiaren obrarekin parez pare egiten baitu. Erakusketan Mignolaren bi ilustrazio osagarri daude: Hellboy In the Chapel of Moloch sagaren azaleko irudia, eta Goyaren Átropos edo Las Parcas mihisearen omenezko ilustrazioa.

Informazio gehiago: Okendok eta Aietek Stéphane Levalloisen “Goya – Hellboy” erakusketa hartuko dute (albistea).

Ordutegi berezia Okendon urriaren 27tik azaroaren 3ra

Urriaren 27an: 11:00-14:00 / 17:00-20:00.
Azaroaren 1ean: 11:00-14:00 / 17:00-20:00.
Azaroaren 2an, ohiko ordutegia: 10:00-14:00 - 16:30-20.00.
Azaroaren 3an: 11:00-14:00 / 17:00-20:00.

Ordutegi berezia Aieten urriaren 28an eta azaroaren 1ean

Urriaren 28an: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 20:30.
Azaroaren 1ean: 16:00 - 20:30.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...