Hizkuntzak
Garuna(k)

Erakusketak hainbat eremutatik aztertzen ditu garunak historian zehar izan dituen misterioak. Material historiko, zientifiko eta artistikoaren bidez, erakusketak esperientzia kontzienteaz dugun ulermena zalantzan jartzen du. Arteak, zientziak eta filosofiak historian zehar organo liluragarri hori nola aztertu eta irudikatu duten aztertzen du.
Komisarioak: Emily Sargent eta Ricard Solé.
San Telmo Museoak antolatutako erakusketa. Centre de Cultura Contemporània, Bartzelona; Fundación Telefónica, Madril; eta Wellcome Collection, London-en arteko elkarlana.
- Garuna(k) erakusketari buruzko informazio gehiago
- Erakusketarekin lotutako jarduera egitaraua
Bisita gidatu programatuak (abenduaren 30etik aurrera):
- Astearteetan, 10:30 (cas) + 18:00 (eus) | Larunbatetan, 10:30 (eus) + 18:00 (cas)
- Bisita gidatuak doan dira museorako sarrera eskuratuta, baina erreserba egin behar da aurrez)