Hizkuntzak
Euskal jantzi tradizionalak
Iragandako ekitaldia
20. urteurrenaren baitan, Gero Axularrek Euskal Herriaren aberastasun kultural eta historikoa nabarmentzen dituen hainbat jarduera antolatu ditu. Jarduera horien ar-tean, euskal janzkera tradizionalari eskainitako erakusketa berezi bat antolatu da, Gero Axularrek euskal kultur ondarea zaintzeko eta zabaltzeko duen konpromisoa-ren lekuko.
Erakusketa, San Jeronimo kaleko aretoan izango da, Donostiako alde zaharrean,eta abenduaren 13tik 31ra egongo da zabalik. Bertan, Gero Axularrek bi hamarkada hauetan diseinatu eta egindako jantzi tradizionalen 50 modelo ezberdin aurkeztuko dira. Jantzi bakoitza pieza bakarra da, Euskal Herriaren nortasuna osatzen dutenhistoria, tradizioak eta artisautza islatzeko egina. Erakusketak gizon, emakume eta haur jantziak izango ditu, euskal jantzi tradizionalek urteetan zehar izan duten bilakaeraren ikuspegi sakon eta osoa eskainiz.
Ordutegiak
- Astelehenetik igandera: 11:00etatik 14:00etara / 17:00etatik 20:00etara.
- Abenduak 24 eta 31: arratsaldeko 19:00etan itxiko da.
- Abenduak 25: itxita egongo da.
Donostia Kulturak ez du ekitaldi hau antolatu
Donostia Kulturak ez ditu bere gain hartzen antolatzaileak iragarritako ekitaldian izan daitezkeen aldaketa edo ez-betetzeen erantzukizuna.
Antolatzailea
Laguntzailea
Donostia Kultura
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...
-
Formatu txikiko Pintura eta Eskultura I. Lehiaketa Gipuzkoako Artisten Elkartea
abe. 20 - urt. 25
Erakusketak