Hizkuntzak
Energia irisgarri eta ez kutsakorra Eskola Agenda 2030
Iragandako ekitaldia

Energiaren gaiaren lanketan bi izan dira lan ildo nagusiak, Energia Berriztagarriak Donostian eta Donostiako Puntu Kritikoak, auzoetan jarri delarik fokua. Auzoka egin den lanketa horren emaitzak Udal taldeari aurkeztu ondoren, kultur etxeetan erakusgarri jarri dira gaia eta edukiak gizarteratu eta emaitzak auzoaterri zabaldu ahal izateko.
Eskola Agenda 2030 egitasmoak Donostiako ikastetxeetan Garapen Iraunkorreko Helburuak landu eta etorkizuneko hiritarrak izango diren ikasleak jasangarritasunean hezteko baliabideak eskaintzen ditu, 26 ikastetxe partaide direlarik. Zentzu horretan, azken bi ikasturteetan 7.helburua den Energia irisgarri eta ez kutsakorra landu dute 26.000 ikasletik gorak.