Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema

Iragandako ekitaldia

San Jeronimo (Liburutegi Nagusia)

Dragoi Bolaren irudia Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema ©Aritz Trueba

Erakusketak 26 ilustratzaileren lana biltzen du, mangak izan duen egile garrantzitsu, itzal handiko eta maiteetako baten lana, Akira Toriyamarena, berrinterpretatzeko.

80ko hamarkadaz geroztik, Dragon Ball eta Dr. Slump manga eta animeek milioika zale gozarazi dituzte munduan zehar. Lan horietan, irakurleok gainezka ikusi ditugu sormena, irudimena eta umorea, baita karismaz eta nortasunez beteriko pertsonaia kutunak ere. Ahaztu gabe, nola ez ba, ibilgailuen bere diseinu zoragarriak eta era guztietako tramankuluenak, baita adibidez, Dragon Quest bideojokorako bere pertsonaienak ere.

Parte hartzen duten autoreak:
Garluk Aguirre, Mikel Antero, Arubashi (Alba Cardona), Jordi Bayarri, Pedro Camello, Anabel Colazo, Borja Crespo, Deliciest, Enkaru, Aitor Etxebeste, Irina Hirondelle, Iñaki Holgado, Jon Juárez, Joseba Larratxe (Josevisky), Letucse, Stéphane Levallois, Garbiñe Martiarena, Isara, Gorka Ortega “Mac”, Patxi Peláez, Dani Ruiz, Studio Kôsen, Aritz Trueba, Paul Urkijo, María Vaz-Romero, Wakaiki.

Komisarioa: Jorge Madejón

ANIMEDON LOGO WEB 2

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...