Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak Korner Festibala Aldaketak

eka. 6 - uzt. 27 2024

Ernest Lluch K.E.

Doan aretoa bete arte

Chillidari buruzko erakusketa Ernest Lluch Kultur Etxean

Uztailaren 12ko oharra:

Egun batzuk itxita egon ondoren, gaur arratsaldean, 16:00etatik aurrera, bisitatzeko aukera izango da berriro. Barka endredoak.

Eduardo Chillidarentzat futbola ez zen gaztaroko pasio bat izan, espazio eta denbora eskola baizik, bere bizitzan eta obran zehar lagun izan zuena. Horixe da erakusketak agerian uzten duena: futbolaren eta artearen arteko lotura iraunkorrak Donostiako jeinuaren unibertsoan. Eta hori guztia kontakizun bital eta artistiko baten bidez egiten du, 19 lan argitaragabe eta Atotxako zelaira zuzenduta zegoen friso galdu baten birsorkuntza partzial eta poetikoa lagun dituela.

Chillidaren eta beste pertsona ospetsu batzuen testuek eta ate oso berezi batek osatzen dute eskultorea mendeurrenean omentzeko ekitaldiekin bat egiten duen erakusketa.

Bisita gidatuak ekainaren 18an, uztailaren 2an eta uztailaren 16an. 17:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz. Baita ekainaren 18an ere, 12:00etan, gaztelaniaz. Ekainaren 6an, erakusketan bisita gidatu bat egin ondoren, solasaldia izango da. 

Kontzeptua, diseinua eta ekoizpena: Koma & mbr

Informazio gehiago: Korner Kultura & Futbol Festibala.

Laguntzailea

Donostia Kultura

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...