Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak

Iragandako ekitaldia

Ernest Lluch K.E.

proyecto café de la gare imagen

Javier Minak hainbat urte daramatza gidatzen Ernest Lluch Kultur Etxeko hileroko literatur solasaldia. Azken honen 20. urteurrena ospatzeko jardueren artean dago erakusketa.

Iruñean jaio zen 1950ean eta Literatura Konparatuan lizentziaduna da Sorbonan. Idazle eta margolari ospetsua, hainbat erakusketa egin ditu Irulean eta Donostian. Literaturan, 2004an Miguel Espinosa Saiakera Saria jaso zuen El Ojo del Cíclope lanagatik eta 2008an, Nafarroako Gobernuaren Saiakera Saria Tigres de papel (Los tiranos literarios lanagatik. 2006ko Espasa Saiakera Sariko finalista ere izan da, Vidas paralelas lanagatik.

Besteak beste, La mirada fósil (2011), Montaigne y la bola del mundo (2013), El dilema de Proust o el paseo de los sabios (2014), Libros para la guerra (2016) eta En busca de la inmortalidad (2019) liburuak kaleratu ditu.

Café de la Gare izeneko gunean hainbat pertsonaia elkarrekin topatzen dira zerbait hartzeko. Kulturaren munduko pertsonaiak dira (zinema, literatura, arte plastikoak), mundua ikusteko eta bertan egoteko moduan eragina izan dutenak: Cézanne, Camus, Grossman, Bulgakov, Orson Welles, Hitchcock, Marilyn Monroe, Ana Ajmátova, etab. 40 irudi historiko baino gehiago, abangoardia artistikoak gogora ekartzen dituzten kafearen hondo aldakor batzuen gainean modu dibertigarrian erlazionatzen direnak. 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...