Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Musika Hamabostaldia

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

10 €

Ensemble Diderot Guida Werner

Johannes Pramsohler, Roldán Bernabé, Mario Konaka, biolinak. Gulrim Choï, biolontxeloa. Philippe Grisvard, klabea.

El juicio de París programa: Gabrieli, Fontana, Schmelzer, Fux, Purcell, Torelli eta Dornel konpositoreen lanak.

Askoren ustez Reinhard Goebel-en Musica Antiqua Köln ospetsuaren oinordekoetako bat da Ensemble Diderot. Taldearen muina lau musikarik osatzen dute Johannes Pramshler biolinistaren gidaritzapean. Parisen du egoitza Denis Diderot entziklopedista, idazle eta filosofoaren omenez izendatutako taldeak. Beren lana XVII. eta XVIII. mendeetako errepertorioaren interpretazioan oinarritzen da, baita garai horietako musika berreskuratzean ere. Frantzia eta Europako eszenatoki entzutetsuenetan eman dituzten kontzertuengatik txalotu dituzte eta erresidentzia artistikoak egin dituzte Royaumont (Frantzia) eta Alderburgh-en (Britainia Handia). 2018an lehen aldiz Koloniako Filarmonikoan aritu ziren eta erresidentzia bat hasi zuten Reinhard Goebelekin Salzburgoko Mozarteum-en.

Donostia Kulturak ez du ekitaldi hau antolatu
Donostia Kulturak ez ditu bere gain hartzen antolatzaileak iragarritako ekitaldian izan daitezkeen aldaketa edo ez-betetzeen erantzukizuna.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...