Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura

2024 abenduak 11 • 19:00

San Telmo Museoa

Hizkuntza: ele bitan

Kirmen Uribe idazlea

En mis sueños siempre tienes veinte años Kirmen Uribek 1999tik 2024ra idatzitako poema sorta bat da. Gainera, Saturraran operaren libreto argitaragabea ere biltzen du. Opera hori Bilboko Arriaga Antzokian estreinatu zen 2024an, Juan Carlos Pérezen musikarekin.

Liburuak askotariko konposizioak biltzen ditu: hala nola, poema narratiboa, tanka japoniarra, glosa edo abestia, eta naturarekin dugun harremana, ezberdintasuna, maitasunaren eta adiskidetasunaren hauskortasuna, galera, gerren suntsipena edo mendekotasunak bezalako gaiak jorratzen dituzte.

Liburuaren hitzaurrea Luis García Monterorena da, eta itzulpena Gerardo Markuleta, Ana Arregi eta Kirmen Uriberen artean egin dute.

Elkarrizketatzailea: Aizpea Goenaga.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...