Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia dFERIA

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia (Dantza aretoa)

Hizkuntza: gaztelania
30 minutu

Un elogio sobre la vejez lanaren irudia dFERIA

Oharra

Ikuskizun honetarako gonbidapenak Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan jaso daitezke. 

Un elogio sobre la vejez ikuskizun ezohikoa da, 72 eta 94 urte bitarteko protagonistekin, zahartzaroari, hauskortasunari eta indarrari gorazarre egitea bilatzen duena. ON DO KOk bidaia sentsorial eta emozional bat proposatzen digu, arteak gaur egun zahartzeak suposatzen duenaren ikuspegi estereotipatuak eta ereduak nola eraiki, iraunarazi eta desafiatu ditzakeen planteatzera garamatzana.

Mafalda Saloio aktore eta sortzaileak zuzenduta, Donostiako Egia auzoko adinekoekin eta Euskal Herriko Gazte Orkestrako (EGO) musikarien parte-hartzearekin batera, gorputzaren, ahotsaren, musikaren eta emozioen bidez adinari buruzko aurrekontzepturik gabeko ikuspegia lantzea du helburu. ON DO KO 2018an jarri zen abian, Egia Kultur Etxearen eta Donostia Lagunkoiaren bultzadari esker; helburua adinekoen eta auzoaren arteko topaketa- eta zaintza-sareak sortzea da, artearen bidez.

Zuzendari artistikoa: Mafalda Saloio I Antzezleak: Ascen Jimenez, Angela Garcia, Carmen Holgado, Carmen Medina, Carmen Vals, Conchi González, Conchi San Roman, Consuelo Saenz, Dorita Olcoz, Iñaki Murua, Isabel Fernández, Gloria García, Jesús Torregaray, Maricruz Murua, Marisa Santos, Maria Paz Lorente, Mikeli García, Nubia Ramírez, María  Queijas, Manoli García, Pepa Rincón, Pilar Ortega, Pilar Romea, Pilar Samperio, Rosario Alvarez de Eulate I Musika: EGO: Irene Bartolomé –(biolina), Irene Busosns (biola), Eugenio Madrid (cello) I Argazkigintza: Iñigo Ibañez Lantaldeari laguntza / Apoyo al grupo: Laura Martín (Plus 55)

Informazio gehiago: ON DO KO

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...