Hizkuntzak
Eliades Ochoa
Eliades Ochoa (ahots nagusia, gitarra), Jorge Maturell (perkusio nagusia), José Ángel Martínez (baxua), Eglis Ochoa (perkusio txikia, koruak), Osnel Odit (bigarren gitarra, koruak), Raony Sánchez (tronpeta)
Eliades Ochoa inoiz izan diren sonero kubatarren arteko garrantzitsuenetako bat da, Kubako musika tradizionalaren adierazle nabarmena, bere belaunaldiko gitarra-jotzailerik onena. Buena Vista Social Club album historikoko izarretako bat da, orain betetzen ditu lan horrek 25 urte, non Chan Chan edo El cuarto de Tularen interpretazio gogoangarria egin baitzuen. Nazioarteko musikan izen handiak diren hainbatekin jardun izan du; besteak beste, Manu Dibango, Charlie Musselwhite, Ry Cooder edo Toumani Diabate-rekin, eta gaur egungo musikari espainiar batzuek ere haren izena aldarrikatu dute; besteak beste, Bunburyk edo, berrikiago, C. Tanganak.