Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Antzoki Zaharra

26 € / 20 €

Hizkuntza: gaztelania
75 minutu

Antzezlaneko irudi bat

"Beren peploak kendu dizkiegu Fedra eta Medeari, eta orainera ekarri ditugu, izaki itxuraz arrunt bihurturik. Gatazka sortzen denean, ordea, patu zaharra besarkatuko dute bat-batean, eta, haren eraginpean, aurrean eramango dituzte bidean aurkituko dituzten traba guztiak. Atzealdean, Cádiz, Macondoren itxura duen hiri bat, non eguneroko osagai guztiek kutsu magikoa baitute, tragediaren iragarle dena: Levante haize erogarria, zorroztailearen txirulak eta hiriaren kanpoaldeko zirkuak iragarria, txorien txorro-txioak, auzotarren korua…

El viento es salvaje tragedia bat da, baina algarek alderik alde zeharkatzen dutena. Hori da jatorri eta helmuga dugun lurraldearen herentzia, Cádizena alegia, non ikasi baikenuen historia izugarri orotan dela paradoxa bat komedia bidera dezakeena; eta alderantziz, umore-puntu orok atzealde tragikoa duela beti”.

Max Saria Errebelazio Ikuskizun Onenari 2020an.

Egilea: Ana López Segovia. Interpreteak: Alejandra López, Alicia Rodríguez / Teresa Quintero, Rocío Segovia, Ana López Segovia. Zuzendaritza: Ana López SegoviaJose Troncosoren partaidetzarekin). Zuzendari-laguntzailea: Alicia Rodríguez. Jantziak: Miguel A. Milán. Jostuna: Mayka Chamorro. Soinua: Mariano Marín. Argiztapen diseinua: Agustín Maza. Irudia: Susana Martín, Isa Vicente. Produkzio laguntzailea: Violeta Hernández, La suite. Abestiak: Señor de Nervión (Fran Ortiz de Morón), Wild is the wind (Nina Simone). Banaketa: César Arias, MARMÔRE. Produkzioa: Las Niñas de Cádiz S.L.

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...