Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Antzoki Zaharra

18 € / 12 €

Hizkuntza: gaztelania

El Rámper obrako irudia @Daniel Pradotti

El Rámper musika eta antzerkiko ikuskizun bat da, Jesús Bienvenidok egina, non, goitizen horretako pertsonaia errealaren historiaren bitartez, Espainiak jasan zuen errepresio frankista gogorra kontatzen baita. Historia gerra zibileko lehen hilabeteetan gertatzen da (terrorea bero-bero). 1936ko estatu-kolpearen ondotiko Espainiaren historia zati hori atera nahi da argitara, murga deritzon generoko autore, zuzendari eta interpreteen eta koroaren bidez.

Kasu honetan, Rámper murga baten inspiratzailea da, baita autorea ere, eta horri esker, ikus-entzuleen harrera ona izateaz gainera, “Rámper” ezizena geratuko zaio betiko. Historia Rámperren oroitzapenen bitartez garatzen da, etan era askotako erritmoak nahasten dira testuareki, hala nola peruar valsa, landoa, zirkoko musika eta flamenkoko paloak, tartean la Malagueña.

El Rámperek, bere alderdi sozial eta politikotik, lehen pertsonan kontatu nahi du zer-nolako errepresioa eragin zuten altxatutako militarrek Espainiako artean oro har eta Andaluziakoan bereziki, eta agerian jarri nahi du zer garrantzia duen oroimen historikoak biktimen duintasunarentzat eta urte haietan eragindako zauri guztiak sendatzeko.

Interpretea, egilea, konpositorea eta kanta-idazlea: Jesús Bienvenido Saucedo. Musikariak: Andrés Hernández, Raúl Domínguez. Musika konponketak: Jesús Bienvenido Saucedo, Andrés Hernández, Raúl Domínguez. Eszenografia: Manuel Jesús Sánchez (Artiflex Artesanos). Jantziak: Maribel López Esteve, Luisa López Esteve. Argiztapena: Nacho de los Ríos. Sorkuntzan lankidetza: Oligor y Microscopia. Argazkiak: Daniel Pradotti. Material grafikoaren diseinua: Sbethancourt. Ekoizlea: Jesús Bienvenido Saucedo. Banaketa: Dos Hermanas Catorce.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...