Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

57 € / 47 € / 37 €

Hizkuntza: gaztelania
125 minutu

Imagen del musical ©Lighuen Desanto

Deskontuak

Otsailaren 23ko 20:30eko funtzioan eta otsailaren 24ko 18:00etako funtzioan % 20eko deskontua egingo da sarrera kopuru mugatu batean, agortu arte. Donostia Kulturako bazkideentzako deskontuekin bateragarriak.

Rachel Marron super izarrak Frank Farmer agente sekretu ohia eta orain bizkartzain aritzen dena kontratatu du jazarle batengandik babes dezan. Bi-biek espero dute egoera behar bezala kudeatzea. Espero ez dutena da elkarrekin maitemintzea.

Thriller erromantiko honek kanta arrakastatsu ahaztezinen zerrenda luzea dauka, hala nola Queen of the night, So emotional, I wanna dance with somebody, Saving all my love, Run to you, I have nothing eta I will always love you ikonikoa. Filmak Oscarretarako bi izendapen izan zituen 1993an, biak ere Kantarik Onenaren kategorian, I have nothing eta Run to you abestiengatik. Soinu-bandak lau izendapen izan zituen Grammy sarietan, eta hiru irabazi, tartean Urteko Albumik Onenarena.

Informazio gehiago: El guardaespaldas 

Oharra

Ikuskizun honetan argi estroboskopikoak eta laser eta piroteknia efektuak erabiltzen dira.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...