Web mapa
Hizkuntzak
Artea Artea Argazki-liburuak

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

Hizkuntza: gaztelania

El gobierno te odia liburuko irudi bat

Hitzaldiaren izenburu osoa: El gobierno te odia: vestigios visuales de la persecución política en Puerto Rico

Puerto Ricon jaiotako artistak bere lehen argazki-liburuaz eta bere hurrengo proiektuez hitz egingo du.

Lan honek Puerto Ricoko gobernuak independentziaren aldeko mugimenduekin lotutako pertsonak zelatatzeko erabilitako espioitza artxiboak aztertzen ditu. Proiektu honen bidez, Gregory-Riverak herritarrak zelatatzeko gobernuen jardunbide historikoa berreskuratu eta berrikusi du, eta errealitate hori gobernuaren filtrazioen eta zaintzaren testuinguru global eta garaikidearekin lotu du. Erabilitako materiala Puerto Ricoko Artxibo Nagusiarena da. Liburuak 1940 eta 1987 bitartean hartutako berrogei mila zelatatzeko-irudi baino gehiago ditu.

Christopher Gregory-Riverak Lehen Fotolibro Onenaren Saria irabazi zuen El gobierno te odia lanarekin PhotoEspaña 2024an.

Saio hau Memoriaren basoak erakusketarekin lotuta dago eta museoak argazki-liburuen inguruan antolatu ohi duen programazioaren parte ere bada. Ziklo horretan argazkilari destakatuek beren lanak aurkeztu edo argazki-liburuari buruzko euren begiradak partekatzen dituzte.

Oharra

Hitzaldi hau streaming bidez emango da

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...