Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Antzoki Zaharra

20 € / 15 €

Hizkuntza: gaztelania
75 minutu

El enterrador antzezlanaren irudi bat

“Lehendabizi gorpuak garbitzen ditut. Ez dut krimenaren arrastoak ezabatzeko egiten. Ez didate agindu, nahi dudalako egiten dut. Haiei berdin zaie nola lurperatuko zaituztedan, bizkor egitea da nahi dutena. Guztiok barrura, bata bestearen gainean, kare-zaku bat, eta berriro atera nuen lurra gainetik botatzea. Haientzat, fosa hauetan ihiziak lurperatzen dira, baina nik... nik gizakiak lurperatzen ditut”. 

Aktore bat egun gutxi barru ikus-entzuleen aurrean antzeztuko duen bakarrizketa ari da prestatzen. Berak idatzi du, interpretatzen duen pertsonaiaren (“lurperatzailea”) herri berean jaiotako bere familiak hainbat urtez berari eta bere aitonari buruz azaldu ziotenetik abiatuz. Gaur bakarrik joan da antzokira aurreikusitako entsegua egitera, eta obraren pase bat egitera. Interpretatzen duen pertsonaiak, egunero bezala, hilerrira eraman dituzten fusilatuak lurperatu behar ditu. Egun hartako gorpuen artean, frontean hil zela uste duen lagun bat ezagutu du. Berarekin barrenak hustu ditu bere egoera eta egiten ari dena azalduz, bere bizitza arriskuan jarriz, fusilatuen senitartekoei, aukera suertatzen denean identifikatze aldera, non lurperatu dituen lokalizatzen laguntzeko.

Ikuskizun honek, ausardiaz, Gerra Zibilaren eta gerraostearen izugarrikeria eta lazturaren erdian, gizatasun-lekukotza utzi zuten pertsona guztiak, sarritan heroi anonimoak, omendu nahi ditu.

Aktore eta ekoizlea: Pepe Zapata. Dramaturgia eta zuzendaritza: Gerard Vázquez. Argi eta gune eszenikoaren aholkularitza: Ignasi Camprodon. Lo-kanta: Alba Carmona. Dosier pedagojikoa: Jordi Barra. Argazkiak: David Ruano. Argazkien edizioa: Yulia Evseeva. Diseinu grafikoa: Satur Herraiz. Konpainia teknikaria: Pol Zapata. Ekoizpen exekutiboa eta artistikoa: Montse Enguita. Koprodukzioa: Teatro de Dos, Mediterránea.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...