Hizkuntzak
El Columpio Asesino Amarga Baja
Iragandako ekitaldia
25 € / 22 € (aldez aurreko salmenta)
Hizkuntza: gaztelania
90 minutu
Martxoaren 2ko oharra:
Sarrera guztiak agortu egin dira. Ekitaldiaren egunean leihatilan ez da sarrerarik egongo eskuragai.
El Columpio Asesino taldeak amaiera emango dio bere ibilbideari, eta Amarga Baja birarekin ospatuko du. Kontzertu oso bereziak izango dira eta estatu osoko aretoak zeharkatuko dituzte. Eszenatokien gainean hogei urte baino gehiagoko errepidea eta adiskidetasuna ospatzeaz gain, euren kanturik esanguratsuenak ere berbisitatuko dituzte.
Gauza gutxi daude zirraragarriagoak rock, pop edo dena delako talderen batean, elkar maite duten pertsona batzuk, beren sintetizadore, gitarra eta danborrekin furgoneta batera igota, kontratatzen dituzten lekuetako errepideak zeharkatzea baino. Zurearekin atera zarela jakinda bizitzea, uralitazko hiltegietan zeure burua harrapatuta ikusi zenuen bizitzari izkin egitea lortuta.
Baina denak du amaiera bat, eta gurea iritsi da. Zertarako azalpenak eman. Denok dakigu noiz amaitzen den zerbait gure bizitzan eta onartu egin behar dugu. Bagoaz. Utzi egiten dugu, baina ez aurretik ospatu gabe. Izan ere, gauzak ondo edo gaizki amai daitezke, eta gurea ongien dakigun moduan bakarrik izan daiteke: agur esateko bira bat eginez zuen hirietan, gure diskografia osoa errepasatuko duen kontzertu bat eskainiz. Horregatik, azken aldiz gurekin elkartzera gonbidatzen zaituztegu, zuen areto gustukoenetan gauari su emanez. Gaua izerditzen. Gauean maitatzen.
Beti izan zaretelako, garelako, amildegian maitaleak.
Eskerrik asko urte guzti hauengatik.
El Columpio Asesino.