Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Antzoki Zaharra

26 € / 20 €

Hizkuntza: gaztelania
80 minutu

Antzezlaneko irudi bat David Vicente

Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian tik arraro, barregarri eta aguanta ezina eragin dio hautetsiari. Kendu ezina. Ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da. Zer du bakoitzak ezkutatzeko? Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zein bestea, euren eginkizunetan bokaziodunak al dira?

Informazio gehiago: Txalo Produkzioak

Egilea: Ramon Madaula. Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi. Itzulpena: Ramon Agirre. Interpreteak: Iker Galartza, Zuhaitz Gurrutxaga. Eszenografia: Asier Sancho Senosiain. Eszenografiaren gauzatzea: Escénica Integral. Jantziak: Cristina Martínez. Argiztapena: Julen Zaballa. Teknikoa: Alfredo Medina Lirio. Argazkiak: David Vicente. Kartela: Javier Naval. Atrezzoa: Cristina Martínez. Ekoizpen exekutiboa: Martin Agirre. Ekoizpen arduraduna: Xabier Agirre. Ekoizpena: Txalo Produkzioak.  

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...