Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

15 € / 10 €

80 minutu

Euskal Herriko Gazte Orkestra

Kepa Errasti, narratzailea

Iker Sánchez, zuzendari gonbidatua

Egitaraua:

Gazteentzako orkestra gida, B. Britten
7. sinfonia, op. 92 La maiorrean, L.V. Beethoven

Programa erakargarria aurkeztuko du EGOk Gabonetako ohiko agerraldian. Kontzertuari hasiera Benjamin Britten konpositore britaniarrak sortutako Gazteentzako orkestra gida lanak emango dio. Henry Purcell konposatzaile barrokoaren lan batean oinarrituta, obra didaktiko interesgarrienetako baten aurrean gaude, orkestra bat osatzen duten atal ezberdinak ezagutzeko modu zoragarria baita.

Oraingo honetan, Kepa Errasti aktoreak ahotsa ipiniko du eta orkestra sinfoniko bateko instrumentu guztiak azalduko ditu, narrazio baten bitartez.

Eta honen ondoren, Ludwig van Beethovenen 7. sinfonia interpretatuko du EGOk. Konpositore beraren hitzak erabiliaz, “nire obra hoberenetako” baten aurrean gaude. Izan ere sorkuntza hau liluragarria da, bai bere klasizismo zurrunagatik bai duen energiagatik. Richard Wagner berak ere “dantzaren apoteosia” bezala definitu zuen, egitura erritmikoaren presentzia nabariagatik.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...