Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Musika Hamabostaldia

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

10 €

 Egeria

Lucía Martín-Maestro, zuzendaritza eta ahotsa. Fabiana Sans, zuzendarikidea eta ahotsa. Laia Blasco, ahotsa. Romina de la Fuente, lira eta ahotsa.

Kataniako Tropariumean biltzen da sekuentzia goiztiarren bilduma adierazgarrienetako bat. Musikaforma hori Erdi Aroko forma musikal aipagarrienetako bat izan zen, eta Alleluiaren ondoren kantatu ohi zen, jai egunetan. Dokumentu hau ezinbestekoa da XI. eta XII. mendeetako musika- eta erritu-hizkuntza siziliarra ezagutzeko.

Ars Antiquaren garaian espezializatutako lanarekin, Egeria Lucía Martín-Maestro eta Fabiana Sans-en ekimenez sortu zen proiektua da. Gutxik ausartu ohi dira elkarrekin diseinatu zutena bezalako egitasmo bati aurre egiten: Erdi Aroko errepertorioa oinarritik berreskuratzea, eskuizkributik eszenatokira, betiere ikuspuntu garaikide batetik.

Donostia Kulturak ez du ekitaldi hau antolatu
Donostia Kulturak ez ditu bere gain hartzen antolatzaileak iragarritako ekitaldian izan daitezkeen aldaketa edo ez-betetzeen erantzukizuna.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...