Hizkuntzak
Donostiako XXII. Cante Flamenco Lehiaketa

Aurtengoan ere Cante Flamenko Lehiaketa izango da Antzoki Zaharrean, Camelamos Adiquerar Elkartea-ren eskutik.
Parte-hartzaileen saioaren ostean, Rubio de Pruna artista gonbidatuaren emanaldia izango da. Artista kordobarra ijito familia batean jaio zen, eta flamenkoko solasaldietan eman zuen bere burua ezagutzera. Paco de Luciak aukeratu zuen, eta 2012tik 2014ra biretan lagundu zion.