Web mapa
Bazkideen menua

Donostia Kultura txartela

Abantailak ikusi

Hizkuntzak
Zinema Zinema

Irailaren 16tik 24ra, Donostiako Zinemaldiaren 70. urteurrena egingo da, eta Victoria Eugenia Antzokia izango da jaialdiaren egoitza nabarmenenetako bat. Sail Ofizialean mundu osoko film luzeak lehiatuko dira Urrezko Maskorra lortzeko, eta New Directors-en, berriz, nazioarteko zinemagileak lehiatuko dira beren lehen edo bigarren pelikulekin.

Horizontes Latinosek Latinoamerikako film luzeen lehiaketa hartuko du, eta Perlak sailak Donostia Hiria Publikoaren Saria irabazteko hautagai izango diren beste jaialdi batzuetako titulu goraipatuak bilduko ditu. Hauek dira beste sail batzuk: Zabaltegi–Tabakalera, Zinemaldiko irekiena; Culinary Zinema, gastronomiarekin loturiko pelikulen aukeraketa; Zinemira, euskal zinemari eskainia; Made in Spain, urteko espainiar zinemaren erakusketa; Klasikoak saila eta Claude Sautet zinemagile frantziarrari eskainitako atzera begirakoa.

Gainera, Zinemaldiak Belodromoko proiekzioak berreskuratuko ditu eta udan zehar erakusketa handia antolatuko du Tabakaleran bere 70. urteurrena ospatzeko.

Donostia Kulturak ez du ekitaldi hau antolatu
Donostia Kulturak ez ditu bere gain hartzen antolatzaileak iragarritako ekitaldian izan daitezkeen aldaketa edo ez-betetzeen erantzukizuna.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...