Web mapa
Bazkideen menua

Donostia Kultura txartela

Abantailak ikusi

Hizkuntzak
+ Kultura + Kultura Donostiako giza eskubideei buruzko XXV. ikastaroak

2022 maiatzak 5 • 19:00

San Telmo Museoa

Hizkuntza: gaztelania

Doan aretoa bete arte

 Jose Antonio Zorrillaren hitzaldia San Telmo Museoan Jose Antonio Zorrillaren hitzaldia San Telmo Museoan

José Antonio Zorrilla diplomazialari eta Espainiako kontsul nagusia izan zen Milanen, Shanghain eta Moskun, baita Georgiarako eta Kaukasoko Estatuetarako enbaxadorea ere. Zorrillak zorrotz gaitzesten du Putinen botere suntsitzailea. Ez dator bat diskurtso ofizialarekin, eta Mendebaldeak Errusiarekiko betebeharrak bete ez dituela ziurtatzen du. Halaber, baieztatu du NATO adostasunik gabe zabaltzea «akats oso larria» dela, eta ondorioak dituela.

José Antonio Zorrilla (Bilbo, 1946) diplomazialari erretiratua da, baita idazle eta zinema-gidoilaria ere. Dozena bat ordezkaritza izan ditu, horien artean Moskukoa, non lau urtez egon baitzen kontsul jeneral gisa, eta Georgiakoa, non Kaukasoko estatuetarako enbaxadore izan baitzen. Finlandian eta Polonian ere, 'Altzairuzko oihalaren' garaian. Eta kontsula izan zen Txinako Shanghai hirian.

Donostiako Giza Eskubideei buruzko XXV. ikastaroak

Urtean zehar EHUn eta San Telmo Museoan garatzen den zikloa da, giza eskubideen hainbat alderdiri buruzko hitzaldiekin.

  • Ekitaldi aretoa
  • Streaming bidez eskainiko da

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...