Hizkuntzak
Plaketak Aitziber Orkolaga

Erantzunen bilaketa da Aitziber Orkolagaren argazki-liburu honen abiapuntua. Nola txukundu memoria? Nola eraiki gure oinak helduko dituen lurra? Nola baretu zauriak oroitzapenekiko sarbiderik ez dugunean? Nola berriro altxa heldulekuak urtu direnean? Memoria irudikatuz? Ukitu ezin ditugun oroitzapenak marraztuz agian?
Jarduera hau lotuta dago Gabriela Cendoya Bergareche argazki-liburu bildumarekin.
Doan, hitzaldia presentzialki ikusteko lekua erreserbatu behar da web bidez. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.