Web mapa
Bazkideen menua

Donostia Kultura txartela

Abantailak ikusi

Hizkuntzak
Pentsamendua eta gogoeta Pentsamendua eta gogoeta Indésirables

2022 azaroak 10 • 19:00

San Telmo Museoa

Hizkuntza: gaztelania

Doan aretoa bete arte

Carlos Hernández de Miguel

Francok 300 kontzentrazio-esparru baino gehiago sortu zituen Espainia osoan zehar, eta 1936tik 1947ra bitartean jardun zuten. Horietatik bederatzi Euskadin eta lau Nafarroan zeuden; Irungoa, Donostiako Chofre zezen-plazakoa eta Bilboko Deustuko Unibertsitatekoa nabarmendu ziren. Horiek guztiek, ehunka lan beharturen batailoiekin batera, sistema kontzentrazionario frankista osatu zuten. Errepublikaren legezkotasunari leial izan zitzaizkionak konfinatzeko eta zigortzeko sistema, hain zuzen. Milaka preso hil zituzten gosez, akiduraz eta gaixotasunez leku izugarri horietan, eta haiek ere lanean esplotatzeko eta diktaduraren erlijioan eta ideologian "berriz hezten" saiatzeko balio izan zuten.

Moderatzailea: Piedad Solans, Indésirables. Bonbardaketatik esparrura. Erbesteratzearen ibilbideak  erakusketaren komisarioa.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...