Hizkuntzak
Leyendo el Ulises de Joyce
2022 ekainak 16
Online
Hizkuntza: gaztelania

Aurten, Ulisesen argitalpenaren 100. urteurrena ospatzen da. James Joyce idazlearen lan hau XX. mendeko eleberririk garrantsitsuenetakoa kontsideratzen da, baina era berean konplexua eta irakurtzeko zaila.
Bideo hau testua irakurleengana hurbiltzeko eta irakurtzera animatzeko modu bat da. Gidoia eta aurkezpena Slawka Grabowskarenak dira, irakurketak Isidoro Fernandezenak eta grabaketa eta edizioa Mikel Blascorenak.
Bideoan galdetegi bat planteatzen da eta bere garaian "Cena con James Joyce" afari literariora joateko bi sarrera zozkatu ziren parte-hartzaileen artean.
Afarian dastatu ahal izango dira Joycek eta Bloomek bereziki estimatzen zituzten plater batzuk. Afaria azaroan izango da, Literaktum jaialdiaren baitan.