Web mapa
Hizkuntzak
Pentsamendua eta gogoeta Pentsamendua eta gogoeta Nortasuna Sarean 2024

2024 martxoak 20 • 18:30 - 20:30

San Telmo Museoa

Hizkuntza: euskara

Nortasuna sarean 2024ko irudia

Adituen hitzaldi eta esperientziez osatutako mahai-inguruarekin Adimen Artifizialak komunikazioan planteatzen dituen aukera eta kontraesanen inguruan arituko gara. Zer da eta nola funtzionatzen du? Zein onura eta arrisku ditu? Etsai edo aliatu? Zein etorkizun du euskarak adimen artifizialaren garaiotan? Zertarako aplikatzen da egun euskal komunikazio agentzietan?

Lehenik eta behin, Unai Elordi Hidalgo (Adimen Artifizialean doktorea eta ikertzailea) eta Maitane Urrutikoetxea Apraiz (Euskaltzaleen Topaguneko Komunikazio eta ingurune digitaleko arduraduna) adituen hitzaldien bidez, gaiaren ertz ezberdinen inguruan kokatzeko aukera izango dugu. Ondoren, mahai-inguru bat osatuko dugu, non Adimen Artifizialaren inguruan lanean ari diren euskal eragileen esperientziak ezagutuko ditugun: Edurne Atutxa Ortega (Lupa digitalaren komunikazio arduraduna), Endika Barrenetxea Urretabiskaia (Erremontari AA aurkezlearen sortzailea) eta Goiatz Oiartzabal Lakarra (Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategia).

Informazio gehiago eta izen-emateak: Nortasuna Sarean.

Oharra

Solasaldi hau streaming bidez eskainiko da

Antolatzailea

TaPuntu Kooperatiba

Laguntzailea

STM

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...