Web mapa
Bazkideen menua

Donostia Kultura txartela

Abantailak ikusi

Hizkuntzak
Pentsamendua eta gogoeta Pentsamendua eta gogoeta Gure gizartearen erronkak

2022 urriak 27 • 19:00

San Telmo Museoa

Hizkuntza: euskara

Doan aretoa bete arte

 Klima-aldaketa elikatzen? Pexels

Jaten duguna eta klima elkarri lotuta daude. Beraz, klima-aldaketaren aurrean, nahitaez, egokitu behar ditugu elikagaien produkzioa eta industria, baita kontsumoa ere. Hain zuzen ere, egokitzapen hori dagoeneko ari da gertatzen. Baina nolakoa da? Eta nolakoa izango da?

Solasaldi honetan, hizpide izango dira, besteak beste, zein den gaur egun klima-aldaketaren inpaktua lehen sektorean, bai eta elikagaien industrian ere, eta zein da elikadura ereduaren eragina klima-aldaketan. Hemendik abiatuta, zein diren hartu ditugun neurriak eta hartu beharko genituzkeenak. Etengabeko eboluzio batean bizi gara, ez klimatikoa bakarrik, baita geopolitikoa eta osasunaren arlokoa ere, eta sortzen diren erronka berrien artean, zalantzarik gabe, elikagaien esparruan asko dago hitz egiteko.

Parte hartzen dute:

Iker Aranjuelo. Biologian doktorea. Gaur egun, Agrobioteknologia Institutuko (IdAB-CSICNafarroako Gobernua) zientzialari titularra da. Bertan, egungo eta etorkizuneko ingurumen baldintzetara egokitutako nekazaritza nola garatu aztertzen ari dira.

Guillermo Roa. Kimikan doktorea. Zientzia-dibulgatzailea, hainbat komunikabideetan idazten du.

Amaia Aierbe. Nekazaritza ingeniaria eta dietista-nutrizionista.

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...