Web mapa
Hizkuntzak
Pentsamendua eta gogoeta Pentsamendua eta gogoeta Garuna(k)

2024 urtarrilak 24 • 19:00

San Telmo Museoa

Hizkuntza: gaztelania

Doan aretoa bete arte

Greg Dunn & Brian Edwards Self Reflected. 2014-2016

Masa gelatinoso horrek, gainazala tolestuta eta flan baten sendotasunarekin, sua menderatzea eta espazio-ontziak bidaltzea ahalbidetu digu, eguzki-sistemaren mugetatik harago. Bertan datza zure iragana, zure oroitzapenak eta trebetasunak, zure oraina, zure izateko modua deitzen diogun hori, eta zure etorkizuna, zure proiektuak eta itxaropenak. Batzuek esan dute giza garuna dela eboluzioaren obra gorena, eta, zalantzarik gabe, horrek egiten gaitu gizaki.

Giza entzefaloa tamaina handikoa da eta, gainera, oso metabolismo aktiboa du. Horregatik, oso organo garestia da. Entzefalo hori gizadiko gure aurrekoek dieta aldatu izanari esker baino ez zen posible izan; izan ere, haragi eta tuberkulu gehiago izan zituzten, eta, agian, sukaldatu egin zituzten. Horrela, energia gehiago lortu zuten janariarekin, eta digestioa ere errazagoa eta eraginkorragoa izan zen.

Garuna(k) erakusketarekin lotutako jarduera.

Oharra

Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...