Web mapa
Hizkuntzak
+ Kultura + Kultura Museoaren ezkutuko lana

2021 ekainak 15 • 19:00

San Telmo Museoa

Hizkuntza: gaztelania

Bombarda Rosita, 1509 (Agazkia: San Telmo Museoa) Bombarda Rosita, 1509 (Argazkia: San Telmo Museoa)

San Telmoren kanoi bildumako ezagunena da Rosita eta, hain zuzen ere, piezaren inguruko hitzaldia eskainiko da hau.

Javier López Martín ontzi-artillerian aditua da. 10 urte eman ditu Engelen ontzia ikertzen, bere hondoratzearen gertaera arraroa, nola iritsi zen Pasaiara eta pasa zena. Engelen ontzian Rosita kainoia zegoen eta itsasontziarekin hondoratu zen. Egun museoaren bildumako pieza da eta Urgullen dago.

Museoaren egiteko garrantzitsuenetako bat da ondarearen zaintza. Hitzaldi hauetan San Telmoren zaharberritze eta ikerketa proiektuen inguruko xehetasunak azalduko dituzte adituek. San Telmoren berrirekieraren eta Gordailuaren irekieraren 10 urteak ospatzeko programazioko jarduera: 10 urte elkarrekin lanean gure ondarea zaintzen.

Doan, hitzaldia presentzialki ikusteko lekua erreserbatu behar da web bidez. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.

San Telmo Museoaren Youtube kanala

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...