Web mapa
Hizkuntzak
Pentsamendua eta gogoeta Pentsamendua eta gogoeta Zientziaren bide berriak

2023 azaroak 28 • 19:00

Ernest Lluch K.E.

Hizkuntza: gaztelania
90 minutu

Doan aretoa bete arte

Silvia Bonoli

Hitzaldi honetan unibertsoan dauden zulo beltz handienei buruz dakiguna kontatuko du, euren eraketatik hasita, bizi diren galaxiekiko harreman konplexuraino.

Silvia Bonoli astrofisikari italiarra da eta bere ikerketaren ardatza zulo beltz masiboen azterketa da. Boloniako unibertsitatean ikasketak egin eta Torontoko unibertsitatean astrofisikako masterra egin ondoren, astrofisikako doktoretza lortu zuen Municheko (Alemania) Astrofisikako Max Planck Institutuan. Zurich eta Stanfordeko Unibertsitateetan bi ikerketa-egonaldi egin ondoren, Espainiara iritsi zen 2013an, lehenik Aragoiko Kosmoaren Fisika Ikasteko Zentroan ikertzaile, eta, 2018tik, Ikerbasque ikertzaile DIPCn.

Laguntzailea

DIPC (Donostia International Physics Center)

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...