Hizkuntzak
Salman Rushdie, el genio perseguido Jorge Diego Sánchez
2023 maiatzak 9 • 19:00
San Jerónimo (Liburutegi Nagusia)
Hizkuntza: gaztelania
Doan aretoa bete arte

Literatura jazarriak zikloa Salman Rushdie idazleari buruzko hitzaldiarekin hasiko da, Jorge Diego Sánchez unibertsitateko irakaslearen eskutik.
Salman Rushdie (Bombay, 1947). Indiar jatorriko idazle amerikar-britainiarra da, eta fantasia eta mitoak bizitza errealarekin nahasten ditu. Erresuma Batuan ikasi zuen eta gaur egun Estatu Batuetan bizi da. Bere argitalpenen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Midnight's Children (1981), Booker Sariaren irabazlea; The Satanic Verses (1988), mundu musulmaneko hainbat herrialdetan protestak eragin zituena eta herrialde gehienetan debekatu zutena; honen ondorioz Iranek bere aurka "fatwa" bat ezarri eta urte askoan bizkartzainak eraman behar izan ditu; The Moor's Last Sigh (1995); Quichotte (2020) eta Victory city (2023).
Jorge Diego Sánchez Salamancako Unibertsitateko Ingeles Filologia Saileko irakaslea da. Bere ikerketa akademikoa Indiako eta diasporako zineman, literaturan eta nazioarteko harremanetan egindako ikerketa postkolonialetan eta kulturaletan oinarritzen da.
Antolatzailea
Laguntzailea