Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura Literatura jazarriak

2023 maiatzak 23 • 19:00

San Jerónimo (Liburutegi Nagusia)

Hizkuntza: gaztelania

Doan aretoa bete arte

Marina Tsvietáeva idazlea

Literatura jazarriak zikloaren barnean Marina Ivanovna Tsviétaieva idazleari buruzko hitzaldia eskainiko du Jesús García Gabaldón unibertsitateko irakasleak.

Marina Ivanovna Tsviétaieva (Mosku, 1892 - Elábuga, 1941). Zilarrezko Garaiko poeta, itzultzailea eta idazlea. Anna Ajmátova eta Boris Pasternak bezalako bere garaiko literaturako pertsonaia handiekin harremana izan zuen. Iraultza garaian Berlinen, Pragan eta geroago Parisen erbesteratu zen. II. Mundu Gerraren hasieran Sobietar Batasunera itzultzea erabaki zuen familiarekin elkartzeko, baina bere egoera korapilatu egin zen eta semearekin batera Elábugara (Tartaristan) eraman zuten. Bertan hil zen, zuen depresio handiaren ondorioz, bere buruaz beste egin ondoren. Euskarara itzulita daude Ez naiz kexu, ez naiz borrokatzen..., Bukaeraren poema eta Ene anaia femeninoa.

Jesús García Gabaldón (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea). Errusiar Literaturako eta Literatura Konparatuko irakaslea. Filologian doktorea. Saiakeragilea, kritikaria eta literatura-itzultzailea. Eslavistikaren eta literatura konparatiboaren eremuko ikertzailea, bereziki Zilarrezko Aroko errusiar literaturaren eta Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko harreman kulturalen azterketan. Ingeles eta Hispaniar Filologiako eta Ekialdeko Asiako (Txina) ikasketak egin ditu. Bere azken liburua Marina Tsviétaievaren (Katedra, 2023) olerkien antologia elebiduna da.

Antolatzailea

Ateneo Guipuzcoano

Laguntzailea

Donostia Kultura

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...