Hizkuntzak
Depedro Un lugar perfecto
Jairo Zavala (ahotsa, gitarra), Martín Bruhn (bateria), Héctor Rojo (baxua, koruak), Raúl Marques (multi intrumentista, koruak coros), Kike Fuentes (gitarra, koruak)
Bigarren mailako errepide batetik doan bidaia da hau, antsietatearen eta itxaropenaren arteko gure joan-etorria agerian uzten duen bidea. Festa, emozioa eta dezepzioa; bizitza bidexka nahasgarri bezain poetikoa bihurtzen dute. Jairo Zavalak, Depedrok, zer garen erakusten digu. Buru ez oso argiak, baina maitatzeko eta gogoratzeko gaitasundunak, bizitza sentitzen dugun lekuan geratzen baita, ez pentsatzen dugun lekuan, eta gizaki egiten gaituen horretan, han dago Un lugar perfecto (Leku perfektua).
Estudioko disko berri honetan, Depedrok memoriaren geografia folkloriko eta emozional bat ehuntzen du, non soiltasunerako astia bizi den, hortxe baitago gauzen funtsa, hortxe irekitzen baita bizitzaren benetako zentzua, gutxirekin gauza asko esatearen pultsioa.