Hizkuntzak
Déjà vu Manolo Alcántara
Antzerkia
Déjà vu-k pertsona baten eta bere ametsen arteko distantziaz hitz egiten digu, badenaz eta izan nahiko lukeenaz. Amets handinahiak dira, pertsona horren harrokeria pizten dutenak baina, aldi berean, ezinezkoak, hura adoregabetzeraino. Iradokitzaile, arriskutsu eta liluragarria... Noiz edo noiz, umore fina dario.
Ikuskizun bisuala, testurik gabea, errealitatearen eta fantasiaren arteko mugak lausotzen dituena, kutsu malenkoniatsua duen istorio batetik abiatuta.