Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

28 € / 24 € / 20 €

Hizkuntza: gaztelania

Comedia sexual de una noche de verano laneko kartela

Hiru bikote, XX. mendearen hasieran, landako asteburu batean nahaspilatuko dira. Sedukzio zapuztuek eta sexu-astrapala magikoak leher egitera eramango dituzte pertsonaia hiritar hauek landa-giro horretan, gogoeta existentzialistaz beteriko jolas oniriko batean, gizarte-talde berekoen arteko komunikazioaz eta baita nork bere buruarekin dituen harremanez ere. Desirak eta beharrak loratzen dira Woody Allenen izen bereko filmaren egokitzapen honetan, zeina Triana Loritek egina baita.

Andrew deritzon asmatzaile eszentriko batek eta haren emazte Adrianek lagun-talde bat gonbidatzen dute asteburua beren landetxean pasatzera, Ariel eta Leopoldoren ezkontza ospatzeko. Leopoldo unibertsitate-irakasle ospetsu bezain harroputza da, berak dioenez kosmosa ulertzeko eta ulertarazteko gai dena. Taldearekin bat egiten dute Andrewen lagun onenak, Maxwell doktoreak, eta hark asteburu honetan lagun duen Dulcyk. Eta pasiera xalo gisa hasten dena su-proba bihurtzen da haien artean desira pizten denean.

Melani Olivares, Fernando Soto eta Ismael Fritschik osatzen dute aktore taldea Iris Díaz, Mingo Ruano eta Raquel Arroyorekin batera, Juan José 'Cuco' Afonsoren zuzendaritzapean.

Informazio gehiago: Seda

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...