Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Abesbatzen Astea

Iragandako ekitaldia

San Ignazio Eliza (Gros)

camerata chamber choir

Danimarkako abesbatza onenetariko bat da, eta jarduera maila handia du. Errepertorio zabala eskaintzen du eta a capella abesbatza-musika klasikoaren txoko guztietara heltzen da. Abesbatza hau ezaguna da daniar abesbatza-poesiaren berrikuntzari egindako ekarpenagatik eta eskandinaviar konposatzaile modernoen interpretazioengatik.

Konposatzaile daniarren musika grabatzen du, poeta daniarren testuekin. Aldizka, oratorioko lan handiak ere interpretatzen ditu. Gainera, Cameratak kontzertuak ematen ditu Kopenhageko Filarmonikarekin, Danimarkako Errege Operarekin eta Daniar Irratiarekin.

Mundu guztian barrena egin dituzte emanaldiak; Hego Amerika, Australia, Japonia eta Estatu Batuak dira beren bira eta lehiaketetarako hautatu dituzten tokietako batzuk. Mundura atera eta tradizio daniar eta eskandinaviarrak eskaintzen duena erakustea izan da beti abesbatza honen desioetako bat; horretaz gain, beste tradizio batzuetatik inspiratzea eta ikastea ere, alderdi gizatiarrari nahiz musikalari dagokionez.

Informazio gehiago: Abesbatzen Astea urriaren 29tik azaroaren 2ra (albistea).

Laguntzailea

San Inazio Eliza

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...