Web mapa
Hizkuntzak
Dantza Dantza dFERIA

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Club aretoa

15 € (aurresalmenta: 14 € - 12 € )

30 minutu

Burgos New York lanaren irudia dFERIA © Gerardo Sanz

Hiru dantza piezak osatutako emanaldia:

Continuum (Cuba)

Zenbat eta garbiagoa eta lasaiagoa izan gure kontzientzia, orduan eta prestatuago egongo gara heriotza prozesu natural eta saihestezina bezala onartzeko. Heriotzak ematen dio zentzua bizitzari, badakigu haren berri bizirik gaudelako, hemen eta orain.

Koreografia: Niosbel Osmar González Rubio I Interpreteak: Julio José León Torres I Musika: Pepe Gavilondo, Sarah Gutiérrez I Los escondidos abestia Joao del Montek osatu eta interpretatua

The conversation (Italia)

Energia batek erakarrita, inguruan dagoenaz jabetzen ez diren bi izaki bizidunek elkarrizketa isil batean elkar ezagutzen dute, edertasuna eta beren espazio pertsonal eta intimoa partekatzeko zailtasuna aztertzera eramaten dituena. Oreka hauskor hori bestearen gainetik jartzeko senak hausten du: ez entzuteak eta ez enpatizatzeak beren askatasuna oztopatzera eta erreprimitzera eramaten ditu. Bereizketaren bidez, beren indibidualtasuna berraurkitzen dute eta euren artean erlazionatzeko beharra ulertzen dute, baina oraingoan kontzientzia heldu batekin, gorra izateari uzten dion elkarrizketa batean, sakonki barnekoi bihurtzeko.

Koreografia,interpreteak: Giovanni Matteo Patruno, Alessandra Ruggeri I Musika: Kangding Ray – NN/Peaks Flore - Coded Language Dictaphone - The conversation

Raiz (Espainia)

Nire erosotasuna hasten den lekuan nire askatasuna amaitzen da. Nortasuna izateko bizioak hartzea da egiten dudana, ez al dugu denok egiten? Zerbaitek balio dit eta hobeto sentitzen naiz, mina baretzen du, orduan errepikatzen eta errepikatzen hasten naiz deskubritzen nauten arte eta ezin dut ezkutatu, orain are min handiagoa ematen du, agian pasatzen utzi beharko nuke eta berriro errepikatzera mugatu.

Koreografia, dantzariak: Chey Jurado (José Jurado Giles) I Musika: Noon Hill Wood Richard Skelton // Origin of the World, Erik Truffaz and Murcof

Deskargak

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...