Web mapa
Hizkuntzak
+ Kultura + Kultura

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

Hizkuntza: euskara

Doan aretoa bete arte

Bizipozako partaide batzuk

Bizipoza eskola sortzen ari den materialen eta horiek sortzerakoan parte hartzaileek bizitako esperientzien aurkezpenak egiten ari da, eta San Telmo Museoan du hitzordua otsailaren 28an.

Bizipoza Eskola ekimenarekin hezkuntza formal eta ez formalari gida didaktiko bidez Bizipoza Elkarteen errealitateak lantzeko materialak eskaintzen dira. Bizipoza 38 elkartez osatuta dago, guztiak izaera bereziko gaiak lantzen dituzten elkarteak, haurren eta familien ongizatea helburu duten elkarteak. Elkarteak Bizipozaren balore transmisoreak dira, Bizipoza eta bertako kideak baloreetan aberastu eta hezten dituztenak.

Aurkezpenean gonbidatu bereziak egongo dira, Beñat Gaztelumendi bertsolaria eta Gartxot abeslaria, eta mahai inguruan, materialen lanketan parte hartu duten eragile ezberdinen ordezkariak: Aratz ikastola, Amassorrain ikastola, Bertsozale Elkartea eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa.

Antolatzailea

Bizipoza Eskola

Laguntzailea

STM

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...