Web mapa
Bazkideen menua

Donostia Kultura txartela

Abantailak ikusi

Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

ira. 2 - ira. 4 2022 • 20:00

Antzoki Zaharra

25 € / 20€

Hizkuntza: gaztelania

Eusebio Poncela eta Igor Yebra

Zer da gizon izatea?

Kartzelan, Molina eta Valentin ziega berean daude. Molina emakume bat da gizon baten gorputzean, adingabe bat seduzitzeagatik kartzelaratua. Valentin, berriz, mundua aldatu nahi duen ekintzaile politiko bat da, itaunketetan tortura jasan duena. Errealitatetik ihes egiteko, Molinak film zaharrak gogoratzen ditu, eta hartara, haien protagonista eta bigarren mailako pertsonaiekin identifikatuz, gogoeta egiten dute beren bizitzaz eta beren izaera politiko eta sexualaz. Zauri asko eragin dituen barne-borroka, eta orro eta orro ari den pantera bat.

Gizakiak maitatzeko duen beharra argitan uzten duen istorio debekatu bat. Atxilotuta dauden bitartean, Valentin eta Molina kide dira bidaia existentzial batean, askapen-bidaia batean. Bolero ukituak dituen thriller baten aurrean gaude ia. Isolamenduaren kanpoaldean heriotza eta tortura dira nagusi, eta bitartean haiek iraultzaren zain dagoen mundu bat amesten dute. Askapen politikoa gorputzen askapenetik pasatzen da.

Informazio gehiago: Pentación

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...