Web mapa
Hizkuntzak
Artea Artea Hitzaldia

Iragandako ekitaldia

Lugaritz K.E.

Hizkuntza: gaztelania

El bou

Naufragioak euskal kostaldean erakusketarekin lotutako hitzaldia.

1937an gertutako Matxitxako bataila eta bou Nabarraren naufragioari buruzko hitzaldia emango du Ignacio Mazpulek.

Matxitxakoko batailaren urteurrena martxoaren 5ean ospatuko da. 1937an, Gerra Zibilaren erdian, borroka bat izan zen Euzkadiko Itsas Armadakoak (Euzko Itsas Gudarostea) ziren Nabarra (Vendaval), Gipuzkoa (Mistral), Bizkaya (Euskal-Erria) eta Donostia (Virgen del Carmen) bouen (bakailao-ontzi armatuak) eta itsas armada frankistako Canarias gurutzaontziaren artean. Borroka gogor eta desorekatu baten ondoren, Canarias ontziak Nabarra hondoratu zuen. 29 tripulatzaile hil ziren, Enrique Moreno komandantea barne. Bizirik atera ziren 20 lagunei heriotza-zigorra ezarri zieten, baina Canariaseko komandantearen bitartekaritzagatik indultua jaso zuten.

Antolatzailea

Arkeolur, Donostia Kultura.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...