Hizkuntzak
Bandera jaitsiera 2025

Bandera jaitsiera ekitaldiarekin amaitutzat emango diogu San Sebastian eguneko Festari. Igoera bezala, Konstituzio plazan ospatuko dugu. Union Artesana elkarteak —1957. urteaz geroztik berak bakarrik hartu du parte ekitaldi honetan—, 2018. urtetik aurrera, gure festa nagusiko une hunkigarri hau partekatzeko izena eman duen danborrada bakoitzeko ordezkari batekin joko du. Aurten 109 pertsonek (49 gizon eta 60 emakume) hartuko dute parte ekitaldi honetan.
Aurreko urteetan bezala, Goizaldi Dantza taldeak ere parte hartuko du San Sebastian egunari bukaera emateko ekitaldian.